
126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3042
400/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduraduna (ibilgailuak/biltegia) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen otsailaren 27ko 64/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradun (ibilgailuak/biltegia) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Inazio Malanda Uriarte jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradun (ibilgailuak/biltegia) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, baita Emergentzien eremuko eginkizunen esleipenari eta ordezkapen-araubideari buruzko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1558/2024 Ebazpenean eta martxoaren 7ko 449/2025 Ebazpenean xedatutakoarekin ere,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Inazio Malanda Uriarte jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradun (ibilgailuak/biltegia) arduradun izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko ekainaren 29a.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzari eta Emergentziak erakundeari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko ekainaren 15a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.
RSS