
126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3040
AGINDUA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langile bat izendatzen baita Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Gorka Oraá Martínez de Laño jauna Gizarte Politiketako aholkulari izendatzea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean (kodea: 5191; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Rafael López-Arostegui Merino jauna aldi baterako absentzian dagoen bitartean.
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak izango dira aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean beteko duen alorreko berariazkoak.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2026ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.
Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS