
126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3038
AGINDUA, 2026ko ekainaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko ekainaren 9ko Agindua; agindu haren bidez, 2025eko maiatzaren 8ko Agindua aldatu zen, zeinaren bidez onartu baitzen estatu-mailako 2024/2025 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta LHko sektore berezietako Irakasle espezialistak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2026ko ekainaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko maiatzaren 8ko Agindua aldatzekoa, zeinaren bitartez onartzen baita estatu-mailako 2024-2025 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta LHko sektore berezietako Irakasle espezialistak. Hala, 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hona hemen zuzenketa:
Lehenengoa.– Bigarren ebazpen-zatiaren lehenengo paragrafoa aldatzea, 2026/2743 (2/2) orrialdean. Hau dio:
«Luis Miguel García Santurtun jauna izendatzen da, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin, eta jatorrizko zentroko kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu».
Hau esan behar du:
«Luis Miguel García Santurtun jauna izendatzen da, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboekin, eta jatorrizko zentroko kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu».
Bigarrena.– Hirugarren ebazpen-zatia eta laugarren ebazpen-zatia kentzea, 2026/2743 (2/2) orrialdean.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS