Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2026ko uztailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3037

AGINDUA, 2026ko ekainaren 26koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gonzalo Martínez Etxeberria Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko araubide juridikoko aholkulari juridiko kargutik kentzea (5347 kodea, 1 dotazioa).

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko ekainaren 30ean izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 26a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala