
124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2997
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Muskizko Udalaren emakida-eskaria, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko, «La Arena hondartzan, bakarrik garbitzen den komun bat instalatzeko proiektua» gauzatzeko Muskizko udalerrian.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Itsasbazterren Araudi Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Muskizko Udalak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko lursailak okupatzeko emakida eskatu dio zuzendaritza honi, La Arena hondartzan, bakarrik garbitzen den komun bat instalatzeko, Muskizko udalerrian.
Eskaria aztertu eta behar diren dokumentu guztiak aurkeztu direla egiaztatu ondoren, jendaurrean jartzen da AAAA_RES_3240/26_15 erreferentzia duen espedientea, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkeztu ahal izan daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da herritarren eskura, hemen:
https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-la-arenako-hondartzan-komun-autogarbitzailea/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS