
124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2994
IRAGARKIA. Honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten dira.
Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioa interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafiko zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.
Arabako Trafiko lurralde arduraduna,
AMAYA ARBULU SAN PEDRO.
RSS