Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2992

97/2026 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Suspergintza, Asociación de Intervención Social elkartea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak autonomia-erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

2013ko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Suspergintza, Asociación de Intervención Social elkarteak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, Suspergintza, Asociación de Intervención Social elkarteak erakundea 1988. urtean eratu zen. Erakundeak helburu hauek ditu:

– Pertsonen eta kolektiboen aukera-berdintasuna eta erabateko herritartasuna sustatzea eta defendatzea, zaurgarritasun handiagoko egoeran daudenei arreta berezia eskainiz, gizarte parte-hartzailea eta solidarioa lortzen lagunduko duten esku-hartze sozial, hezitzaile eta kulturaleko programak garatuz.

– Animazio soziokulturalaren, aisialdiko hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen, ingurumenaren eta jasangarritasunerako hezkuntzaren eremuak ikertzea eta garatzea.

– Gizarte-, kultura- eta hezkuntza-zerbitzuen eremuan proiektuak eta zerbitzuak proposatzea, eskaintzea eta kudeatzea, bereziki animazio soziokulturalean eta aisialdiko hezkuntzan, erakunde publiko eta pribatuei zuzenduta.

– Aukera-berdintasuna sustatzea eta bereziki emakumearen sustapenean lan egitea.

– Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegua sustatzea eta gizartean eta lanean txertatzea bultzatzea, bai eta laneratzeko enpresak sustatzea ere.

– Ingurumena hobetzeko eta babesteko lan egitea.

– Kultura euskalduna eta euskararen erabilera eta sustapena bultzatzea.

Ibilbide historikoa dauka Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela erkidegoan 2020tik aurrera.

Aipatutako 2013ko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta 2026ko ekainaren 16ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Suspergintza, Asociación de Intervención Social erakundea gizarte-interesekoa dela deklaratzea, egiten dituen gizarte-ekintzako jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Suspergintza, Asociación de Intervención Social erakundeari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko ekainaren 16an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala