
124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2991
96/2026 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Fundación EDE/EDE Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.
Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak autonomia erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.
2013ko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.
Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Fundación EDE/EDE Fundazioak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.
Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak adierazi bezala, Fundación EDE/EDE Fundazioak erakundea 2013. urtean eratu zen. Erakundeak helburu hauek ditu:
– Gizartean, hezkuntzan eta kulturan esku hartzeko eragileen sustapenetik abiatuta, pertsonen eta kolektiboen aukera-berdintasuna eta erabateko herritartasuna aldeztea eta defendatzea, gizarte parte-hartzailea eta solidarioa lortzen lagun dezaten.
– Hirugarren sektorea eta gizarte-ongizateko sistema publikoak indartzea (gizarte-zerbitzuak, gazteria, enplegua, hezkuntza, etab.), pertsonen, familien eta taldeen gizarte-premiei hobeto erantzuteko, eta gizartearen eraikuntzan aktiboki parte hartzeko, arreta berezia jarriz bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei, desgaitasunari, mendekotasunari eta babesgabetasunari, eta emakumeei, adingabeei, adinekoei, gazteei eta etorkinei.
– Fundazioaren interes orokorreko helburuak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.
Ibilbide historikoa dauka Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela erkidegoan 2020tik aurrera.
Aipatutako 2013ko urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.
Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta 2026ko ekainaren 16ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Fundación EDE/EDE Fundazioa gizarte-interesekoa dela deklaratzea, egiten dituen gizarte-ekintzako jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.
2. artikulua.– Fundación EDE/EDE Fundazioari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea: Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS