
124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2989
AGINDUA, 2026ko ekainaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Donostiako Haurreskola-Intxaurrondo Hegoa» udal haur-eskola abian jartzeko eta jardunean hasteko baimena emateko.
«Donostiako Udala»k, Donostiako (Gipuzkoa) «Donostiako Haurreskola-Intxaurrondo Hegoa» udal haur-eskolaren erakunde titularrak, haur-eskola abian jartzeko eta jardunean hasteko baimena eskatu du. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Xedapen hauek hartu dira kontuan: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 10eko Agindua, eta arlo horretan aplikagarriak diren gainerako indarreko xedapenak. Horiek ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Donostiako «Donostiako Haurreskola-Intxaurrondo Hegoa» udal haur-eskola abian jartzeko eta jardunean hasteko baimena ematea. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 013759 (EAE) eta 20015652 (Unibertsala).
Izen generikoa: udal haur-eskola.
Izen espezifikoa: «Donostiako Haurreskola-Intxaurrondo Hegoa».
Titularra: Donostiako Udala.
Helbidea: Baratzategi kalea, 19.
Udalerria: Donostia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ondoriozko osaera:
Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 2 unitate:
– 0-1 urteko haurrentzat unitate bakarra, 8 ikaspostuko edukierarekin.
– 1-2 urteko haurrentzat unitate bakarra, 13 ikaspostuko edukierarekin.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili, identifikatzeko, bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS