
124. zk., 2026ko uztailaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
2973
AGINDUA, 2026ko ekainaren 24koa, Hezkuntza Saileko sailburuarena, hutsik dagoen Hezkuntza Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren lanpostua (512076/4) izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Xedapen hauek betez: Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikulua eta Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 6ko Aginduaren laugarren oinarria (2026ko maiatzaren 20ko EHAAn argitaratutako agindu horren bidez, Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua –kodea: 512076, dotazioa: 4– izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen)
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lurralde-ordezkari izendatzea Paula Jorge Herrero andrea, Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (kodea 512076, dotazioa: 4; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).
Bigarrena.– Izendapenak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS