Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2026ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2967

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 17koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza eteten duena.

Justiziako sailburuordearen 2026ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA, 39 zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduarekin bat etorriz (urriaren 9ko EHAA, 192 zk.), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bertan behera uztea Lucía Idiaquez Garcíari berariaz uko egiteagatik onartutako dirulaguntza, 2026ko ekainaren 15etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Interesatuari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea bide administratiboa ez duela amaitzen, honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkez baitiezaioke Berdintasun, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea du, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.

Justiziako sailburuordea,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala