Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2026ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2965

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 19koa, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita transen dokumentazio administratiboa arautzen duen dekretuaren proiektua.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak EAEko transen dokumentazio administratiboa arautzen duen dekretuaren proiektua prestatu du, eta ekainaren 30eko 6/2022 Legeak (Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarenak) ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Lege horretako xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak dekretu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua eman zuen 2026ko ekainaren 12an.

Aipatutako 6/2022 Legeak 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoei zuzenean ukitzen bazaie, eta, betiere, artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.

Horretarako, transen dokumentazio administratiboa arautzen duen dekretuaren proiektua jendaurrean jarriko da, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2026ko ekainaren 12ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 9.e) artikuluari lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea transen dokumentazio administratiboa arautzen duen dekretuaren proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean adierazitakoaren ondoreetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1 – Lakua eraikina, O-III gunea, hirugarren solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak au grkez daitezke, elektronikoki, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean edo, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua eraikina, O-III gunea, hirugarren solairua); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 19a.

Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala