Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2927

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Ingeniaritza Mekanikoko Unibertsitate Masterraren ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko agintzen duena.

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1 d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10. artikuluarekin.

Unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta beren kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, Ingeniaritza Mekanikoko unibertsitate masterraren titulu ofiziala lortzera zuzendutako ikasketa planaren aldaketa behin ebatzita (2014ko abenduaren 29ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako ikasketa plana), eta Gradu eta masterreko titulazio ofizialak egiaztatzeko edo baimentzeko, jarraipena egiteko, aldatzeko eta akreditatzeko Gidako 3. atalean adierazitako prozedurari jarraiki (Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Aholku Batzordeak 2024ko abenduaren 16an onartua), honako hau

EBATZI DU:

Agintzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak Ingeniaritza Mekanikoko Unibertsitate Masterraren titulua lortzeko ikasketa plana argitara dadila. Plan hori aldatu egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen 2015eko urtarrilaren 22ko Errektoretzaren Ebazpenaren bidez, 2015eko otsailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2015eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ikasketa plana aldatzen duen ebazpen honen eranskinean jasotako moduan.

Ikasketa planaren aldaketa 2026-2027 ikasturtetik aurrera egongo da indarrean.

Leioa, 2026ko ekainaren 15a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala