Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2926

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua ematen duena argitaratzeko Ekonomia Publikoa Unibertsitate Masterraren ikasketa plana.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa planaren egiaztapena lortu duelarik, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena (2025eko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta tituluaren ofizialtasuna 2025eko irailaren 23ko Ministro Kontseiluaren Erabakiaz ezarri dela aintzat hartuta (2025eko urriaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.

Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DU:

Agindua ematea argitaratzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Publikoa Unibertsitate Masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.

Leioa, 2026ko ekainaren 15a.

Idazkari nagusia,

LEIRE GARMENDIA ARRIETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala