
122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (178 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2925
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua ematen duena argitaratzeko Paisaia Kulturalak: Babesa, Kudeaketa eta Plangintza Unibertsitate Masterraren ikasketa plana.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak (Unibasq) aldeko txostena egin eta gero; Euskal Autonomia Erkidegoak baimena eman du titulu hau ezartzeko (2025eko abuztuaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta Ministroen Kontseiluak izaera ofiziala eman dio 2025eko irailaren 23an hartutako erabakiaren bidez (2025eko urriaren 1ean argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean).
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak dio arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeko 10. artikuluarekin.
Hori dela eta, bat etorrita Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoko 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuko 27.4 artikuluan adierazitakoarekin, honako hau
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitaratzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Paisaia Kulturalak: Babesa, Kudeaketa eta Plangintza Unibertsitate Masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan.
Leioa, 2026ko ekainaren 15a.
Idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS