Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2923

AGINDUA, 2026ko ekainaren 22koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, zuzendu egiten da 2026ko ekainaren 2ko Agindua: hain zuzen ere, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2026. urterako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan, ezartzen da argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak aurkitu dira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Aginduan (2026ko ekainaren 19ko 115 zenbakidun EHAAn argitaratu zen). Agindu horren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2026. urterako laguntzen oinarriak ezartzen dira, eta deialdia egiten da. Beste agindu honen bidez, zuzendu egiten dira akatsak.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko ekainaren 2ko Agindua zuzentzea. Agindu horren bidez, Bizkaiko Golkoan izurde arruntaren (Delphinus delphis) eta beste zetazeo txiki batzuen nahi gabeko harrapaketak murrizteko asmoz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2026. urterako laguntzen oinarriak ezartzen dira, eta deialdia egiten da.

11. oinarriaren 1. apartatuan, 2026/2727 (22/14) orrian, honela dio:

«Ontzietako armadoreentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, aplikatu behar den baremoa erabiliko da. Kalte-ordainaren zenbatekoa honako formula hau baliatuta aterako da*:

[(kostu finkoaren prima x GT) + (lortu gabeko irabazien prima)] x diruz lagundu daitekeen egun-kopurua

*Jasoko den gutxieneko zenbatekoa: 134 euro eguneko. Gehieneko zenbatekoa: 2.000 euro eguneko.

Primak taula honen arabera kalkulatuko dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ondorio horietarako, tonaje gordinaren (GT) zenbakia itsasontziko inskripzio-orrian agertzen dena izango da».

Hau esan behar du:

«Ontzietako armadoreentzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, aplikatu behar den baremoa erabiliko da. Kalte-ordainaren zenbatekoa honako formula hau baliatuta aterako da*:

[(kostu finkoaren prima x GT) + (lortu gabeko irabazien prima)] x diruz lagundu daitekeen egun-kopurua

*Jasoko den gutxieneko zenbatekoa: 125,43 euro eguneko. Gehieneko zenbatekoa: 2.000 euro eguneko.

Primak taula honen arabera kalkulatuko dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ondorio horietarako, tonaje gordinaren (GT) zenbakia itsasontziko inskripzio-orrian agertzen dena izango da».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala