Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2919

AGINDUA, 2026ko ekainaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-San Inazio» Partzuergoko haur-eskolaren baimena, 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate gehitzeko.

«Bilboko Udala», Bilboko (Bizkaia) «Bilboko Haurreskola-San Inazio» Partzuergoko haur-eskolako titularra den erakundeak, baimena eskatu du 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate gehitzeko. Dagokion espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Ikusirik 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako indarreko xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko «Bilboko Haurreskola-San Inazio» Partzuergoko haur-eskolari 1-2 urteko haurrentzako 3 unitate gehitzeko baimena ematea. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 015539 (EAE) eta 48016844 (Unibertsala).

Izen orokorra: Partzuergoko haur-eskola.

Izen espezifikoa: «Bilboko Haurreskola-San Inazio».

Titularra: Bilboko Udala.

Helbidea: Asturias kalea 9.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ondoriozko osaera:

Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 12 unitate, honela banatuta:

– 3 unitate 0-1 urteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierarekin.

– 9 unitate 1-2 urteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili, identifikatzeko, bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala