Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2916

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 22koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2026ko martxoaren 30ean emandako agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Azpiegituretako Eskalako prozesu bereziko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko apirilaren 13an.

Hautaketa-prozesuari aplikatzen zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzeko aginduko duena. Zerrenda horietan, hautagaiak baztertzeko arrazoia zein den adieraziko da, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitate eta txandatakoak diren ere. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Azpiegituretako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea zerrenda horiek argitara eman daitezela hautaketa-prozesuko web-orriko «Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena» atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.

Hirugarren artikulua.– Identifikazio elektronikorako bitartekorik ez duten pertsona guztiei gogorarazten zaie BakQ txartela emateko gaitutako zentroetara jo dezaketela, baldin eta hautaketa-prozesurako eman zitzaien aldi baterako erabiltzailea baino ez badute. Izan ere, aldi baterako erabiltzaile hori erabilita, identifikazio elektronikorako bitarteko bat lortu ahal izango dute hasiera-hasieratik egiteko hautaketa-prozesuko jarraipen elektronikoa.

Hala eta guztiz ere, prozesuko proba egin, eta norbere burua identifikatzen duten guztiek aukera izango dute identifikazio elektronikoko bitarteko bat lortzeko, hautaketa-prozesuko jarraipena egiteko. Bitarteko hori lortzeko, instantzia aurkeztutakoan lortutako aldi baterako erabiltzailea erabili beharko dute.

Laugarren artikulua.– Hautaketa-prozesuko proba IVAPen egoitza nagusian egingo da, Gasteizen, 2026ko urriaren 16an, goizeko 10:00etan.

Helbidea: IVAP – Eusko Jaurlaritza; Donostia-San Sebastián Kalea, 1; 01010 – Vitoria-Gasteiz.

Azterketa egitera doazen pertsonek nork bere burua identifikatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute (NANa, pasaportea edo gidabaimena).

Bosgarren artikulua.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala