Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2026ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2915

AGINDUA, 2026ko ekainaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalako enplegua kontsolidatzeko prozesu bereziko epaimahaikideak izendatzen dituena.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezirako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan.

Hautaketa-prozesu hori egiteko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduan xedatutakora joko da, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Oinarri orokorren 18. apartatuan ezartzen da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaikideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren 2022ko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 81.8 artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko epaimahaikideak izendatzea.

Agindu honen eranskinean dago jasota epaimahaiaren osaera.

Izendatutako pertsonek osatuko dituzte aipatutako epaimahaiak, salbu eta ezgaitasun, ezintasun edo legezko bateraezintasunen bat, abstentzio-kausaren bat edo ezinbesteko kausaren bat ikusten badu Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak.

Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 22a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalako enplegua kontsolidatzeko prozesu bereziko epaimahaia.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala