
121. zk., 2026ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2911
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen San Luis iturburutik urteko 4.805 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, aisialdirako erabiltzeko (futbol zelai baten ureztatzea) eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-G-2011-4593 espedientea).
– Emakida-espediente berria: A-G-2025-0012.
– Eskatzailea: Mutrikuko Udala.
– Hartunearen kokapena: Mutriku (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=549.668; Y=4.794.824.
– Eskatutako urteko bolumena: 4.805 m3/urteko.
– Uraren erabilera: Aisialdia.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak arketa baten bidez biltzen dira, eta tutueria baten bidez hormigoizko depositu batera eramango dira. Biltegi horrek 77m3 inguruko edukiera du, eta oraindik eraikitzen ari dira. Biltegi horretatik ura Cormotor Aqua 6" 25 motako ponpa baten bidez bultzatzen da, urak zelaia ureztatzeko nahikoa presio izan dezan.
Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-4593.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Mutrikuko Udala.
– IFZ: P2006000J.
– Iturburua: San Luis Iturburua.
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=549.668; Y=4.794.824.
– Udalerria (LH): Mutriku (Gipuzkoa).
– Uraren erabilera: Etxekoa eta ureztapena.
– Gehieneko emaria (l/h) 0,23.
– Ebazpenaren eguna: 1993ko maiatzaren 24a.
– Erregistro zk.: 3454/C.
– Amaitzeko arrazoia: uraren emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS