Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2026ko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2907

IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 19koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedienteak zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak.

Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1 zenbakiko, 7. solairua, Donostia.

Donostia, 2026ko ekainaren 19a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala