
121. zk., 2026ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 4 orri.)
- EPUB (166 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2900
AGINDUA, 2026ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez hamargarren aldiz aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko ebazpenen hamargarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan argitaratu ziren, batetik, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematu zituzten merezimenduen behin betiko puntuazioak eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.
Horren arabera, aldatu egin ziren Araitz Arazosa Arrien andrearen puntuazioak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.
Ondorioz, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez salbuespenezko prozesuan lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.
Izangaiak lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatzeko aldaketa horrek berekin dakar hautatutako pertsonen zerrendetan sartu behar izatea hasieran hautatuak izan ez diren eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak. Hori dela eta, Araitz Arazosa Arrien andrea hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea; agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Aldaketaren helburua hau da:
Epaia betez, Araitz Arazosa Arrien andrea izangai hautatu gisa sartzea maisu-maistren kidegoko Gorputz Hezkuntza espezialitatean (txanda irekia, 2. hizkuntza-eskakizuna).
Espezialitatean hautatutako azken izangaiak 10,0000 puntu lortu zituen guztira (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina). Beraz, Araitz Arazosa Arrien andreari, guztira, 10,5320 puntu aitortu zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Bigarrena.– Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo atalean aipatutako izangai hautatuak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.
Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ webgunean («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz): Tramitagune – «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» – Gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko baita.
Hirugarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, edo, dokumentazioa aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat ez dela betetzen ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna alde batera utzi gabe. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu osasun-azterketan gai ez den pertsona gisa kalifikatzen denak.
Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS