
121. zk., 2026ko ekainaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 4 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2889
1100/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPE-ko txanda irekiko estatutupeko langile finkoaren izendapena, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1216/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau aldatu zen: 1736/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1812/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak arautu ziren. Erresultei buruzko ebazpen horren 16.2.6 oinarrian, hau ezartzen da: «Behar adina esleipen-fase egingo dira deitutako lanpostuak titular batek edo lanpostua gordetzeko eskubidea duen titular batek bete ditzan, baldin eta eskakizunak betetzen dituen hautagairik badago.»
Bada, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 4ko 172/2026 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko estatutupeko langile finko bihurtzeko 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Geroago, ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 10eko 203/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen. IV. eranskinean (Eskainitako destinoen zerrenda) destino hau eskaintzen da: Ezkerr.– Enkart.– Gurutz. ESIa / Ospitalea (ospitalea eta anbulatorioa) – Ospitaleko arreta / Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea – Barakaldo / Gimnasioa-Errehabilitazioa-Ospitale barneko errehabilitazioa-Ospitale barneko errehabilitazioa-Ospitale barneko errehabilitazioa / Arratsaldez - Arratsaldez 15:00-22:00 – Espezifikotasun gehiago gabe.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 387/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen estatutupeko langile finko bihurtzeko 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko destino hutsen esleipendunen zerrenda, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Erresulten lehen fasea amaitu zen, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16.2.6 oinarrian aurreikusitako inguruabarrak berriro gertatu zirenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 806/2026 Ebazpenaren bidez, 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko bigarren erresulta-faseko destino hutsen esleipendunen zerrenda argitaratu zen, diplomadun sanitarioen fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
2020-2021-2022ko EPEko hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 16.2.6 oinarrian ezarritakoan oinarrituta, eta kontuan hartuta fisioterapeuta kategorian eskainitako destinoak hutsik jarraitzen duela lehen eta bigarren erresulta-faseetako esleipenak eta izendapenak egin ondoren, aurrekoari jarraikiz eta Amaia Etxebarria Barrenetxea andreak interesdun gisa sortutako uzien interpretazio zabala egin ondoren, lanpostu huts hori Amaia Etxebarria Barrenetxea andreari esleitzea erabaki da, destino-aukera duten izangaien ranking eguneratuaren arabera hurrengo izangaia baita.
Bada, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1099/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko hirugarren erresulta-faseko destino hutsen esleipendunen zerrenda, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Ebazpen horren eranskinak Amaia Etxebarria Barrenetxea andreari esleitzen dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 4ko 172/2026 Ebazpenean eskainitako destinoa.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Amaia Etxebarria Barrenetxea andrearen izendapena, diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, 2020-2021-2022ko EPEko hautaketa-prozesuaren barruan.
Bigarrena.– Amaia Etxebarria Barrenetxea andreak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan ez bada bertaratzen aipatutako agiriekin, edo agiri horiek aztertuta antzematen bada ez duela betetzen betebeharren bat, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.
Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS