Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2026ko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2888

1089/2026 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren estatutupeko langile finkoaren izendapena, mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 10eko 1216/2025 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau aldatu zen: 1736/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1738/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2022ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren irailaren 26ko 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak arautu ziren. Erresultei buruzko ebazpen horren 16.2.6 oinarrian, hau ezartzen da: «Behar adina esleipen-fase egingo dira deitutako lanpostuak titular batek edo lanpostua gordetzeko eskubidea duen titular batek bete ditzan, baldin eta eskakizunak betetzen dituen hautagairik badago.»

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 19ko 39/2026 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko estatutupeko langile finko bihurtzeko 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko txandaren erresulta-eskaintza eta izangaien zerrenda, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. IV. eranskinean (Eskainitako destinoen zerrenda) destino hau eskaintzen da: Bidasoko ESIa Ospitalea (ospitalea eta anbulatorioa) - Ospitaleko arreta / Bidasoko ospitalea - Hondarribia / Anatomia patologikoko unitatea-Anatomia patologikoko unitatea-Anatomia patologikoko unitatea-Anatomia patologikoko unitatea / Goizez-Goizez agenda irekia arratsaldez-Espezifikotasun gehiagorik gabe.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 232/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen estatutupeko langile finko bihurtzeko 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko destino hutsen esleipendunen zerrenda, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Erresulten lehen fasea amaitu zen, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 16.2.6 oinarrian aurreikusitako inguruabarrak berriro gertatu zirenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 791/2026 Ebazpenaren bidez, 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko bigarren erresulta-faseko destino hutsen esleipendunen zerrenda argitaratu zen, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

2020-2021-2022ko EPEko hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 16.2.6 oinarrian ezarritakoan oinarrituta, eta kontuan hartuta mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala) eskainitako destinoak hutsik jarraitzen duela lehen eta bigarren erresulta-faseetako esleipenak eta izendapenak egin ondoren, aurrekoari jarraikiz eta Ana Caso Viesca andreak interesdun gisa sortutako uzien interpretazio zabala egin ondoren, lanpostu huts hori Ana Caso Viesca andreari esleitzea erabaki da, destino-aukera duten izangaien ranking eguneratuaren arabera hurrengo izangaia baita.

Bada, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1088/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko hirugarren erresulta-faseko destino hutsen esleipendunen zerrenda, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Ebazpen horren eranskinak Ana Caso Viesca andreari esleitzen dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 19ko 39/2026 Ebazpenean eskainitako destinoa.

Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea Ana Caso Viesca andrearen izendapena, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku kategorian (anatomia patologikoko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, 2020-2021-2022ko EPEko hautaketa-prozesuaren barruan.

Bigarrena.– Ana Caso Viesca andreak hilabeteko epea izango du dagokion destinoaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Esleitutako destinoaren zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzan hartu beharko dute destinoaren jabetza. Horretarako, izangaiek hitzordua eskatu beharko dute lehenbizi, eta egintzan dokumentazio hau aurkeztu:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

– Elkargokide izatearen ziurtagiria, deialdiaren oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako desgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa, eta, horrez gain, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan ez bada bertaratzen aipatutako agiriekin, edo agiri horiek aztertuta antzematen bada ez duela betetzen betebeharren bat, ezingo da jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaion destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, jakinarazten zaio, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo duela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkion eskubideak.

Azaldutakoaren arabera, lanpostuaz jabetzen denean, dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean hasi beharko da lanean, eginbidea bete eta hurrengo egunean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala