
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2885
IRAGARKIA, Astigarragako udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren eta beste baten iraungitzearen ebazpena argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2021-0021.
Eskatzaileak: Aitor Segurola Egiguren, Maria Angeles Baqueriza Mariñelarena, Miguel Baqueriza Iturriza, Maria Angeles Mariñelarena Tolosa.
Iraungitzen den espedientearen kodea: A-G-2011-0140.
Eskatzailea: Itziar Villanueva Juncal.
Bat etorriz apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten ezen, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko ekainaren 17ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Aitor Segurola Egigureni, Maria Angeles Baqueriza Mariñelarenari, Miguel Baqueriza Iturrizari eta Maria Angeles Mariñelarena Tolosari ematen zaiela Astigarragako udalerrian (Gipuzkoa), Santiagomendin, Beitza errekastoko 250 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida, ura abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabiltzeko, 20 urteko eperako. Halaber, iraungitzat jo da Uren zuzendariaren 2001eko irailaren 14ko Ebazpen bidez Itziar Villanueva Juncali emandako emakida, Astigarragako udalerrian Suarria iturburuaren (Beitza errekastoa) aprobetxamendurako, ureztaketarako (A-G-2011-0140 espedientea).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS