
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2882
IRAGARKIA, Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0035.
Eskatzailea: Jesus Mari Sudupe Zaldua.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-2566.
Eskatzailea: Jesus Mari Sudupe Zaldua.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Jesus Mari Sudupe Zalduari eman zaiola Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Goenako iturburuko urtean 365 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, etxeko erabilerarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berberarekin jakitera ematen da Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Goenako iturburuko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia: A-G-2011-2566).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 11.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS