Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2881

IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena, batetik, Getariako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Agote-Txiki iturburuko 7.911,5 m3/urte ureztatzeko, nekazaritzako makinak garbitzeko eta fitosanitarioak aplikatzeko aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, eta, bestetik, aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-G-2011-4222 espedientea).

– Emakida-espediente berria: A-G-2025-0020.

– Eskatzailea: Agote-Txiki Erabiltzaileen Komunitatea.

– Hargunearen kokapena: Getaria (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM –ETRS89– koordenatuak): X= 562.141; Y= 4.794.582.

– Eskatutako urteko bolumena: 7.911,5 m3/urte.

– Uraren erabilera: ureztatzea, nekazaritzako makinak garbitzea eta fitosanitarioak aplikatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburutik datozen urak hargunearen ondoan dagoen lehen ur-biltegi batera bideratzen dira. Handik, ponpaketa bidez, ura bigarren biltegi batera bideratzen da, eta, ondoren, ureztatzeko, produktu fitosanitarioak aplikatzeko eta nekazaritzako makinak garbitzeko banatzen da.

Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubide bat iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Aprobetxamendu-eskubide horren ezaugarriak hauek dira:

– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-4222.

– Hasteko modua: ofizioz.

– Interesduna: Agote-Txiki Erabiltzaileen Komunitatea.

– IFZa: G75343939.

– Hargunea: Iturburua.

– Bilketa-puntua (UTM –ETRS89– koordenatuak): X= 562.060; Y= 4.794.571.

– Udalerria (LH): Getaria (Gipuzkoa).

– Uraren erabilera: Etxekoa / Abeltzaintzakoa.

– Gehieneko emaria (l/s): 0,017.

– Ebazpenaren eguna: 1993ko maiatzak 24.

– Erregistro-zk.: 2736/C.

– Amaitzeko arrazoia: uraren emakida berria, eskubidearen funtsezko baldintzak aldatzeagatik.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epe hori, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala