
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2878
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko administrazio-baimena ematen baita «Oria ibaian, Aginaga parean, ontziraleku bat eraikitzeko oinarrizko proiektua» egikaritzeko, Usurbilgo udal-mugartean (Gipuzkoa).
Erreferentzia: AAAA_RES_6319/25_15-CNC02/24/20/0004.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez ebatzi zela aipatutako emakida, baldintza nagusi hauen arabera:
– Titularra: Usurbilgo Udala.
– Xedea: ontziralekua, Oria ibaiaren eskuineko aldean, Aginaga parean.
– Azalera: 180 m2.
– Epea: hogei (20) urte, bi (2) luzapen gehigarrirekin beste hamar (10) urtez luzatzeko aukerarekin, baldin eta administrazio-emakida ematea eragin duten interes publikoko arrazoiei eusten bazaie.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS