Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2872

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko 2025eko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen pertsona eta entitate onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzen 2025eko pertsona eta entitate onuradunen zerrenda. Laguntza horiek finantzatzeko baliabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluaren 2025eko ekainaren 3ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2025eko ekainaren 16ko EHAA, 112. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala