Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2870

AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Loiolako Erriberetako Haurreskola» Udal haur-eskola ikastetxe publikoaren baimena aldatzeko dena, haur-eskola irekitzeko eta abian jartzeko baimena emateko.

Donostiako Udalak eskatuta, Donostian (Gipuzkoa) Udal haur-eskola bat irekitzeko eta martxan jartzeko baimena emateko hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautzen dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Donostian (Gipuzkoa) «Loiolako Erriberetako Haurreskola» Udal haur-eskola ireki eta abian jartzeko.

2026ko maiatzetik aurrera, erregistro-datu hauekin egongo da inskribatuta Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:

Ikastetxearen kodeak: 013739 (EAE) eta 20015627 (Unibertsala).

Izen generikoa: Udal haur-eskola (UHE).

Izen espezifikoa: «Loiolako Erriberetako Haurreskola».

Titularra: Donostiako Udala.

Helbidea: Gabriel María Lafitte plaza, 3.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 3 unitate:

• 1 unitate 0-1 urteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukiarekin.

• 2 unitate 1-2 urteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukiarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala