Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2869

AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Munabe» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua udalerri bereko «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzeko baimena ematen duena, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena instalazioak gehitzeagatik eta izen espezifikoa eta baimendutako unitateak aldatzeagatik.

«Munabe» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzeko, eta «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko –instalazioak gehitzeko, izen espezifikoa eta baimendutako unitate-kopurua aldatzeko– «Sopensa S.A.» entitateak eskatuta hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkie, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horiei buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatzekoa den indarreko gainerako legeria. Horiek guztiak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea ondoren aipatzen den ikastetxearen baimena azkentzeko, «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik:

Ikastetxearen kodeak: 014848 (EAE) eta 48003746 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Munabe».

Titularra: «Sopensa, S.A.»

Helbidea: Lauroeta etorbidea 14.

Udalerria: Loiu.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierarekin.

2026ko irailaren 1etik aurrera, «Munabe» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan.

Bigarrena.– «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena ematea, instalazioak handitzeagatik, izen espezifikoa eta baimendutako unitateak aldatzeagatik. 2026ko irailaren 1etik aurrera, Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014844 (EAE) eta 48003734 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Ayalde-Munabe».

Titularra: «Sopensa, S.A.».

Helbidea: Aiartza bidea, 5 y Lauroeta, 14.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Egoitza nagusia, Aiarza Bidea, 5ean kotatuta,

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate:

• 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat, 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1-2 urte bitarteko haurrentzako 2 unitate, 13 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

• 2-3 urte bitarteko haurrentzako 3 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 25 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Batxilergoa: 8 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierarekin, eta modalitate hauek:

• «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak», eta «Arteak».

– Hezkuntza Berezia: Gela egonkor bat.

Egoitza: Lauroeta, 14.

–– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 30 ikaspostutarako edukierarekin bakoitza.

– Batxilergoa: 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierarekin, eta modalitate hauek:

• «Zientziak eta Teknologia», eta «Giza eta Gizarte Zientziak».

Hirugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Laugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Bosgarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ez eta hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu behar direnik ere.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala