
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
2860
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2026ko ekainaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeko data aldatzen duena, Oinarrizko Eskalako agente lehenen kategoriarekin.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 418/2023 prozedura laburtuan eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritzaren 2026ko martxoaren 12ko Ebazpenean emandako epaia betez, bat etorriz Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehenen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiten da; abenduaren 20ko EHAA, 241. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aditzera ematea 2026ko ekainaren 15ean jarri zela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2026ko ekainaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeko data aldatzen duena, Oinarrizko Eskalako agente lehenen kategoriarekin.
Bigarrena.– Ebazpen hau epaia betearazteko ematen da, eta haren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 15a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS