
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (136 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2859
AGINDUA, 2026ko ekainaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira 2026ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiten da.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez (2026ko otsailaren 9ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.
Enplegu Publikoko zuzendariaren 2026ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari helaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketako lanpostuak esleitzeko behin betiko proposamena. Lehiaketa horretarako deialdia 2026ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez egin zen.
Horregatik guztiagatik, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluan eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3. artikuluan emandako eskumenari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuen esleipena onartzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen. Esleipena Agindu honen I. eranskina da.
Bigarrena.– Esleipendunak 2026ko uztailaren 1ean hasi beharko dira lanean, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Hirugarrena.– Borondatez parte hartu dutelako edo nahitaezko esleipena delako lanpostu bat esleitu zaien pertsonek 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, oro har. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden lanpostuen kasuan, 2026ko abuztuaren 1a izango da lanpostuaz jabetzeko data.
Ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez denak ulertuko da interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela karrerako funtzionario gisa, eta egoera horretan deklaratuko du Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Esleipendunek aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko dute, hala badagokio. Era berean, gozatzen ari ziren aldi baterako mugikortasunak amaitutzat joko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera, edo, bestela, demanda aurkeztu ahal izango da Gasteizko Lan Arloko Epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 19a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS