
120. zk., 2026ko ekainaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (295 KB - 14 orri.)
- EPUB (725 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2858
AGINDUA, 2026ko ekainaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez esleitzen baitira 2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez eta 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak. Agindu horien bidez, lehiaketa orokorretarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko.
2025eko irailaren 15eko Aginduaren bidez (irailaren 29ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrerako deialdia egin zen.
2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez (azaroaren 25eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa deialdia egin ze.
Enplegu Publikoko zuzendariaren 2026ko ekainaren 5eko eta 2026ko ekainaren 17ko ebazpenen bidez, erabaki zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari helaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko lanpostuak esleitzeko behin betiko proposamena, honako eskala hauetan: administrazio-eskala, administrari laguntzaileen eskala eta laguntzako langileen talde profesionala, laguntzaile teknikoen kidegoa, administrazioko goi-mailako kidegoa, goi-mailako teknikarien kidegoa, administrazio-kudeaketako kidegoa eta kidego teknikoa (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) eta goi-mailako teknikarien kidegoko eta espetxe-administrazioko teknikarien kidegoko eskalak (berariazko osagarria: III-B, IIIC, IV-A, IV-B eta IV-C).
Horregatik guztiagatik, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 18.2.t) artikuluan eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3. artikuluan emandako eskumenari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko irailaren 15eko eta 2025eko azaroaren 18ko aginduen bidez deitutako lanpostuen esleipena onartzea, eta agindu honen eranskin gisa argitaratzea, hurrengo erara:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Kargu-uztea eta destino berrien jabetza-hartzea 2026ko uztailaren 1ean izango dira.
Hirugarrena.– Borondatez parte hartu dutelako edo nahitaezko esleipenaren ondorioz lanpostu bat esleitu zaien pertsonek 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, oro har. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden lanpostuen kasuan, 2026ko abuztuaren 1a izango da lanpostuaz jabetzeko data.
Ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez denak ulertuko da interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela karrerako funtzionario gisa, eta egoera horretan deklaratuko du Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Esleipendunek aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko dute, hala badagokio. Era berean, ordura arte baliatzen zituzten zerbitzu-eginkizunak amaitutzat joko dira.
Zerbitzu aktiboan edo lanpostuaren erreserba duen beste administrazio-egoera batean dagoen eskala ez den beste bateko esleipendunak eszedentzia-egoeran deklaratuko dira ofizioz eta aldi berean, administrazioko beste kidego eta eskala batean zerbitzuak emateagatik.
Zerbitzu aktiboaz bestelako administrazio-egoera batetik eta erreserbarik gabeko esleipendunak lanpostuaz jabetzen diren egunean itzuliko dira zerbitzu aktibora, eta esleitutako lanpostura itzuliko dira.
Zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batetik lehiatzen diren eta lanpostuaren erreserba duten esleipendunek esleitutako lanpostuaz jabetuko dira, titulartasuna eskuratuko dute eta administrazio-egoera berean jarraituko dute.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 19a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS