Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2857

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aretxabaletako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen erreka bateko ur-aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea, erabilerak aldatzeagatik (etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko erabili ordez, soilik ureztatzeko) eta erabiltzaile kopurua handitzeagatik.

– Espedientea: MCA-G-2025-0001.

– Eskatzailea: Ametza ur-erabiltzaileen Komunitatea.

– Jardueraren kokapena: Aretxabaleta (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 539078; Y= 4766359.

– Eskatutako urteko bolumena: 340 m3/urteko.

– Uraren erabilera: ureztapena.

– Aldaketak: aldaketaren helburua da errekatik ateratako ur-bolumena aprobetxamenduaren egungo ezaugarrietara egokitzea; izan ere, gaur egun, hartutako ura ureztatzeko baino ez da erabiltzen, eta, gainera, erabiltzaileen erkidegoa osatzen dutenen kopurua handitu egin da (3tik 5era igo dira).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala