
119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2856
IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Epaitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko plazan jarraitzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoko (254/2026 zk., prozedura arrunta) balizko interesdunei.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2. plazan administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri da 254/2026 zenbakiarekin, eta prozedura arruntarekin izapidetu da. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1179/2025 Ebazpenaren aurka jarri da, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022 EPEko txanda irekian Goi Mailako Ingeniarien kategorian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetarako destinoekin sailkatutako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta BOEn, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS