Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2851

AGINDUA, 2026ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Oyón-Oiongo (Araba) «San Bizente Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Oyón-Oiongo (Araba) «San Bizente Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «San Bizente Ikastola Sociedad Cooperativa» erakundeak baimena eskatu du Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea «San Bizente Ikastola Sociedad Cooperativa» erakundeari Oyón-Oiongo (Araba) «San Bizente Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko. 2026-2027 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Saileko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan erregistro-datu hauekin egongo da inskribatuta:

Ikastetxearen kodeak: 010178 (EAE) eta 01002600 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «San Bizente Ikastola».

Titularra: «San Bizente Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea Foruak, 5.

Udalerria: Oyón-Oion.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 3 unitate.

• Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 8 ikaspostutarako edukierakoa.

• Unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 13 ikaspostutarako edukierakoa.

• Unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza, 18 ikaspostutarako edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 3 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen ez den beste izenik erabili.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularra behartuta dago indarrean dagoen araudia betetzera ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari eta aplikagarri diren indarreko gainerako legeriari dagokienez, bai eta baimena berrikusteko eskatzera ere, bere legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxe horien erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Bosgarrena.– ikastetxeak eraikuntzako kode teknikoa bete behar du martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez dirulaguntzarik lortuko denik ere.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala