Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2850

AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide-Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena, unitateak gehitzeagatik.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide-Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren titularra den «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» erakundeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, haur hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide-Jesús Obrero» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko.

2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 010663 (EAE) eta 01007713 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (BHIP).

Izen espezifikoa: «Egibide-Jesús Obrero».

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.

Helbidea: Francia, 32.

Udalerria: Vitoria.

Lurralde Historikoa: Araba.

Ikastetxearen osaera:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 25 unitate, bakoitza, 30 ikaspostuko edukierakoa.

– Batxilergoa: «Zientziak eta teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 18 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala