
119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2846
AGINDUA, 2026ko ekainaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Orienta Zaitez Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko maiatzaren 21ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Orienta Zaitez Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera, espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Bigarrengoa.– Fundazioaren patronatuak 2026ko apirilaren 27an erabaki zuen estatutuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Bilbon, 2026ko maiatzaren 19an, Miguel Angel Martinez Urroz notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.688).
Erabaki horren bitartez, fundazioaren helbidearen inguruko artikulua aldatu da, hau da, 5. artikulua. Aldaketaren ondorioz, fundazioaren helbidea honako hau izango da: Rekalde Zumarkalea 23, 1. eskuina, 48009, Bilbao (Bizkaia).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu baten bidez ebaztea, bat etorriz xedapen hauekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2026ko maiatzaren 19an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (protokolo-zk.: 1.688), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da, inskribatzeko.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Orienta Zaitez Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Miguel Angel Martinez Urroz notarioaren aurrean 2026ko maiatzaren 19an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1.688).
Bigarrengoa.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Hirugarrengoa.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 11.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS