Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2026ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2843

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 18koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2026ko urtarrilaren 23an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2026-02-02; 21. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Emaitzak».

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan aurkeztu beharko dira, Azterneten bidez: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 18a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala