
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
FRANCISCANAS CLARISAS CONVENTO DE SANTA CLARA
2835
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Alegría-Dulantzin (Araba/Áraba) dagoen monja klaratarren Santa Klara Komentuko hilerri pribatua itxi dela.
EAEko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamenduaren 50.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da –herritar guztiek jakin dezaten– Alegría-Dulantzin (Araba/Áraba) dagoen monja klaratarren Santa Klara Komentuko hilerri pribatua itxi egin dela. 166/2018 Dekretuak zati batean aldatu zuen 202/2004 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.
Artikulu horretan ezarritakoarekin bat, hilerria ixten bada, haren ardura duen entitateak jendeari jakinarazi beharko dio ezen, hilotz-hondarrak batu egingo direla, jakinarazi ere hiru hilabeteko aurrerapenaz, betiere, ehortzitakoen familiakoek euren eskubideekin bat datozen neurriak hartu ahal ditzaten.
Batutako hilotz-hondarrak erraustu, hezurtegi batera eraman edo beste hilerri batean ehortziko dira.
Alegría-Dulantzi, 2026ko ekainaren 13a.
Santa Klara Monasterioko ama nagusia,
MARIA INES FERNANDEZ DE QUINCOCES PEREZ DE HEREDIA.
RSS