
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2834
IRAGARKIA, Eibarko udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0022.
Eskatzailea: Amaia Iriondo Urzuriaga, Maria Teresa Iriondo Urzuriaga, Nerea Iriondo Urzuriaga, Maria Begoña Iriondo Urzuriaga eta Unai Oñederra Iriondo.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-3982.
Eskatzailea: Amaia Iriondo Urzuriaga, Maria Teresa Iriondo Urzuriaga, Nerea Iriondo Urzuriaga, Maria Begoña Iriondo Urzuriaga eta Unai Oñederra Iriondo.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 15eko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Amaia Iriondo Urzuriaga, Maria Teresa Iriondo Urzuriaga, Nerea Iriondo Urzuriaga, Maria Begoña Iriondo Urzuriaga eta Unai Oñederra Iriondori eman zaiela Eibarko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Erraldeko iturburuko urtean 233,51 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Eibarko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Erraldeko iturburuko urak aprobetxatzeko Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez inskribatutako eskubidea iraungi dela (Espediente zenbakia: A-G-2011-3982).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 11.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS