Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2830

IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 12koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestua esleitzeko ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara joan beharko du (Andia kalea 13, 5.a, Donostia) bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz adierazi beharko du esleipena onartzen duen edo uko egiten dion. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du lurralde-ordezkaritzara joaten denetik aurrera edo, aurretik adierazitako epean lurralde-ordezkaritzara joaten ez bada, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da iragarki hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2026ko ekainaren 12a.

Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala