
118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2828
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Merlin Edge, SL enpresak Ribabellosako udalerrian (Erriberabeitia, Araba) datuak prozesatzeko zentroaren jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren mende jartzen du I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar duten proiektuek II.D eranskinean jasotako jarduera izan behar dute, lege horretan aurreikusitako moduan.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko izapide bat aurreikusten du, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean organo substantiboak egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.
Bestalde, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluak zehazten duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokionean eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren araubidearen edo ingurumen-baimen bakarraren mende dagoenean, bi erregimenei dagozkien administrazio-prozedurak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratu egingo dira.
Datuak prozesatzeko zentroaren jardueraren kasuan, aldi bakar eta komun bat egin behar da ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzeko.
Azaldutako guztiagatik, AAI00498_SOL_2026_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea jendaurrean egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 17a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS