Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2827

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 412/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.

Zerbitzu zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

412/2026 prozedura arrunta: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Solaria Eguzki Sorkuntza, S.L. enpresak jarria, Administrazioaren jarduera ezagatik material kualifikatuaren aurka. Izan ere, Administrazioak ez du bultzatu eta benetan ebatzi ingurumen-ebaluazioko prozedura, aplikagarri den esparru juridikoarekin eta errekurtsogilearen eskubide eta interes legitimoen eraginkortasunarekin bateragarriak diren baldintzetan.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, espediente horretan interesdun direnak epatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala