Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2826

AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, 2026. urterako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak ebazten dituena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2026ko otsailaren 1eko Aginduaren (2026ko otsailaren 20ko EHAA, 35. zk.) I. eranskineko 7. artikuluan, II. eranskineko 8. artikuluan, III. eranskineko 8. artikuluan eta IV. eranskineko 6. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, eta horretarako izendatutako epaimahaiak emateko proposamena ezagutu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua. – Epaimahaiaren proposamena ikusita, honako hauei ematea 2026ko ekitaldiko Euskadiko Turismo Sariak:

– Euskadi Turismo Saria: Ilunion Hotels.

– Ibilbidearen Euskadi Saria: Santxotena Lantegi Museoa.

– Ekintzailetzaren Euskadi Saria: Ocean Tours Hondarribia.

– Helmuga arduratsu eta jasangarriaren Euskadi Saria: Gorbeia Helmuga Turistikoa (Araba: Gorbeialdea Kuadrilla eta Bizkaia: Gorbeialde LGE).

Erakunde onuradunek, 2026ko otsailaren 1eko Aginduaren I. eranskineko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

2. artikulua. – Epaimahaiaren proposamena ikusita, honako hauei ematea 2026ko ekitaldiko Merkataritzaren Euskadi Sariak:

– Merkataritzaren Euskadi Saria: Mentxu eta Yone.

– Ibilbide profesionalaren Euskadi Sariak: Carnicería Fernández Terreros.

– Ekintzailetzaren Euskadi Saria: Behin Izan.

– Merkataritza-eremuak dinamizatzeko Euskadi Sariak: Bilboko merkataritza- eta turismo-jarduera sustatzeko plataforma publiko-pribatuaren elkartea, «Bilbao Dendak»

Entitate onuradunek, 2026ko otsailaren 1eko Aginduaren II. eranskineko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

3. artikulua. – Epaimahaiaren proposamena ikusita, honako hauei ematea 2026ko ekitaldiko Kontsumoko Euskadi Sariak:

– Kontsumoko Euskadi Saria: Telmo Lazkano Muga.

– Kontsumitzaileen Babeserako Euskadi Saria: Urola Garaia-Udal Elkartearen KIUB Urretxu.

– Jardunbide Egokien Euskadi Saria: Soilik-hortireg, S. Coop.

– Komunikazioaren Euskadi Saria: Podcast «Consuma Crudeza» eta Brenda Chávez.

Entitate onuradunek, 2026ko otsailaren 1eko Aginduaren III. eranskineko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

4. artikulua. – Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hauei ematea 2026ko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sari Berezia: Petritegi Sagardotegia, S.L.

Entitate onuradunek, 2026ko otsailaren 1eko Aginduaren IV. eranskineko 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, aintzatespen publikoa jasoko dute horretarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala