Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2825

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2026ko maiatzaren 26koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena; honen bidez onesten dira ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Agindua, 2026ko maiatzaren 26koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena; honen bidez onesten dira ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak (2026ko ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioaren 2026/2520 (28/21-22-23) orrietan, III. eranskineko Balorazio-Irizpideak-Banakako proiektuak apartatuan, taularen goiburuan,

hau dio:

«Talde-proiektuen eskarietarako irizpideak.».

Baina hau esan behar du:

«Banakako proiektuen eskarietako irizpideak».

Euskarazko bertsioaren 2026/2520 (28/27) orrian, IV. eranskineko Lankidetzarako gaitasuna eta esperientzia apartatuan,

hau dio:

«Bete taula, eta sartu erakunde publiko batek gauzatu eta diruz lagundutako ezagutza zabaltzeko proiektuen hiru erreferentzia. Esan ezazu talde-proiektua den, eta aipatu proiektua gauzatzen parte hartu duten beste entitateak».

Baina hau esan behar du:

«Bete taula burututa dauden eta erakunde publiko batek diruz lagundu dituen ezagutza zabaltzeko proiektuen hiru erreferentzia aipatuz.»

Euskarazko bertsioaren 2026/2520 (28/27) orrian, IV. eranskineko Lankidetzarako gaitasuna eta esperientzia apartatuan, taularen 5. zutabeko goiburuan,

hau dio:

«Egikaritzeko epea».

Baina hau esan behar du:

«Gauzatze-epea».


Azterketa dokumentala