Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2820

AGINDUA, 2026ko ekainaren 15ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2026ko ekitaldiari dagokion Joxe Mari Korta Saria eman gabe uzten baita.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren Aginduaren bidez, «Joxe Mari Korta» saria emateko deialdia egin zen 2026ko ekitaldirako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 16ko Aginduak ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez, «Joxe Mari Korta» saria arautu zen.

2026ko ekainaren 2an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez horretarako izendatutako epaimahaiburuak jakinarazi zuen deialdi-aginduan horretarako emandako epearen barruan ez zela hautagaitzarik aurkeztu, agindu horren 3.1 artikuluan ezarritako betekizunen arabera.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Joxe Mari Korta sariaren 2026ko deialdia eman gabe uztea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 15a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala