Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2813

EDIKTUA, 30/2025 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salako 1. Atalean ari da izapidetzen, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespeneko prozesuari buruzko 2022ko irailaren 22ko eta 2023ko ekainaren 21eko aginduen indargabetzea dela-eta.

Honen bidez, jakinarazten da Asociación Defensa Turno Libre elkarteak sustatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salako 1. Atalean izapidetzen ari den 0000030/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da 2026ko martxoaren 27an eta epaia irmo bihurtu da (errekurtsoa aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear zegoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten zuen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren kontra eta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren kontra. Epaitzak hau dio:

«Baietsi egiten da Esther Alonso Olabarría andreak Defensa Turno Libre elkartearen izenean aurkeztutako 30/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa –Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear zegoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten zuen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren kontra, haren oinarrien eta eranskinen kontra, eta iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren kontra aurkeztutakoa–, eta hortaz:

1. Deuseztatu egiten ditugu aurkaratutako aginduak, ez baitatoz bat zuzenbidearekin.

2. Prozedura izapidetzean sortutako kostuak administrazio demandatuari ezartzen dizkiogu; baina kontzeptu guztiak hartuta, gehienez ere hiru mila (3.000) euro (BEZik gabe).»

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek jakin dezaten.

Bilbao, 2026ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala