Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2026ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2808

EBAZPENA, 2026ko ekainaren 9koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dagoen eta izendapen askeko sistemaren bidez bete behar den 10011-Ertzaintzaren burua lanpostua behin betiko betetzeko prozedurarako (C371).

Ertzaintzako lanpostuen zerrenda ikusita, Segurtasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 19ko Aginduaren bidez onetsia (otsailaren 26ko EHAA, 39. zk.), beharrezkoa da 10011-Ertzaintzaren burua lanpostua behin betiko betetzea.

Indarrean dagoen lanpostu-zerrendak, deialdi honen xede den lanposturako, haien zuzendaritza-izaeragatik eta/edo erantzukizun bereziagatik, izendapen askeko hornidura-sistema ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 96. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Sistema horren araubide juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzionarioen Erregelamendua onesten duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren 21. artikulutik 26.era bitartean dago jasota. Beraz, lanpostua behin betiko adjudikatzeko, aurretiazko egokitasun-txosten batekin arrazoitu behar da proposamena, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak aintzat hartuta, eta 9.3, 23 eta 103.3 EK artikuluetako aginduak bete behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 535/2014 eta 89/2016 epaiei jarraikiz, besteak beste.

Prozeduran parte hartu behar duten izangaien kopurua eta eskaintzen den lanpostuaren garrantzia kontuan hartuta, egokitzat jotzen da ahalik eta gehiena luzatzea egokitasun-txostena egiteko eta hura amaitzen duen ebazpena emateko epeak, EAEko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren 23. artikuluarekin bat etorriz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin lotuta.

Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9.2.d) artikuluak Segurtasuneko sailburuordeari ematen dizkion eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dagoen eta izendapen askeko sistemaren bidez bete behar den Ertzaintzako egitura-lanpostua behin betiko betetzeko deialdia onestea eta argitaratzea, eranskinean jasotako oinarrien arabera. Hauek dira lanpostuaren ezaugarriak:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– 1.– Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hurrengo apartatuan eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoa eragotzi gabe.

2.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da behin betiko atxikipena ebazten duen Ebazpena.

Hirugarrena.– 1.– Hautaketa-prozedura honetako izangaiak zenbaki profesionalaren bidez identifikatuko dira.

2.– Datu pertsonalak honako hauek ezartzen dutenaren arabera tratatuko dira: datu pertsonalak babesteari buruzko uneko araudia, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa.

3.– Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez onetsitako II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitakoekin.

Laugarrena.– Aurreikusi gabeko guztian, aplikatzekoa izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek eta beronen oinarriek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabete bateko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.

ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko prozeduran (C371) parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Ertzaintzako karrerako funtzionario guztiek, baldin eta eskainitako lanpostuak betetzeko lanpostu-zerrendan ezarritako baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen badituzte eta jardunean, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 86. artikuluan aurreikusitako eszedentzian badaude. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 92.2 artikuluan aurreikusitako moduan zerbitzu aktibora itzultzen diren funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute.

2.– Era berean, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, eta deialdi honetan aurreikusitako prozeduraren bidez jarduneko zerbitzura itzuli: nahitaezko eszedentzian daudenak edo beste administrazio publiko batzuetan zerbitzua ematen ari direnak; Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 84. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz birgaituta daudenak, eta sei hilabete baino gehiagorako etenda daudenak; eta borondatezko eszedentzian dauden gainerako guztiak, betiere halako egoeretarako ezarritako denbora bete badute.

3.– Deialdi honetan ezingo dute parte hartu honako hauek:

a) Eginkizun-gabetze irmoko administrazio-egoeran daudenak, egoera horretan dauden bitartean, hutsegite astuna edo oso astuna egiteagatik.

b) Lekualdaketarekin zehatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 140.2.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Norberaren intereserako borondatezko eszedentzian egonik, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen gutxieneko denboran egoera horretan egon ez direnak.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko den epean aurkeztu beharko dute eskabidea; epe hori hogei egun baliodun igaro eta gero amaituko da, 23:59an.

2.– Eskabidea bide telematikoz aurkeztu behar da, Segurgunea atariaren bitartez: https://segurgune.euskadi.eus

Segurgunea atarian identifikatzeko, bi bide daude: txartel profesionaleko IZPari lotutako ziurtagiri digitala erabiltzea, Interneteko konexioa eta ziurtagiri digitalen txartel-irakurgailua dituen ekipo batekin, edo erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiltzea, posta korporatibo pertsonalean OWA posta elektronikoko aplikazioaren bidez jasoko den identifikazio-kodearekin batera.

Prozedura honetan eskabideak eta erreklamazioak edo errekurtsoak aurkezteko aplikazioaren erabiltzaile-eskuliburua eskuragarri egongo da langileen atarian eta polizia-zentroetako giza baliabideen bulegoetan.

3.– Prozedura honetan berriro sartzeko parte hartzen dutenek, IZPari lotutako ziurtagiri digitalik ez badute, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Plangintza Alorrean aurkeztu ahal izango dute eskabidea (Kubo eraikina, bigarren solairua, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio). Horretarako, aurretiko hitzordua eskatu beharko dute, helbide honetan: provisiondepuestos@seg.euskadi.eus

4.– Eskabidea aldatzeko edo prozeduran parte hartzeari uko egiteko, Segurgunea atariaren bidez egin beharko dira izapideak, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Bigarren eskabiderik edo aurreragokorik eginez gero, epearen barruan egindako azkena bakarrik izango da baliozkoa; aurreko guztiak baliogabetuta geldituko dira, eta epe hori bukatuta aurkezten direnak ondoriorik gabe. Halaber, eskabideak aurkezteko epearen barruan atzera egiteak ondoriorik gabe uzten ditu egindako eskabideak.

5.– Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskabideak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.

Hirugarrena.– Parte hartzeko betekizunak eta balioets daitezkeen merezimenduak egiaztatzea.

1.– Administrazioak ofizioz egiaztatuko du eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen direla parte hartzeko eskatutako betekizunak eta balioets daitezkeen merezimenduak.

2.– Betiere, eskatzen diren LPZko titulazioak eta haien indarraldia zein Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen datu-baseetan erregistratuta ez dauden betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko, jatorrizko agiria aurkeztu beharko da Giza Baliabideen Zentroko Burutzan, hark erka dezan, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Kopia erkatua Giza Baliabideen Zuzendaritzako Plangintza eta Langileen Kudeaketa Alorreko Ebaluazio, Hornikuntza eta Lantokien Arlora bidaliko da.

3.– Betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko, kasuaren arabera, kontsulta egingo da Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen erregistroetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako erregistroetan, administrazio publikoetako datuen bitartekotza-plataforman edo ziurtagiria eman duen erakundean.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailearen aurkakotza arrazoitu bat jaso bada eta hura aintzat hartzen badu tratamendu-jardueraz arduratzen den organoak. Aurkakotza arrazoitua adierazten bada, harekin batera aurkeztu beharko dira, nahitaez, kontsultatzeari espresuki aurka egiten zaion jatorrizko agiriak.

4.– Langilearen atarian eskura dago espediente pertsonalari buruzko informazioa. Izangaiek akatsak edo omisioak aurkitzen badituzte, zuzendu ahal izango dituzte, eskabideak aurkezteko epearen barruan, helbide honetan jakinaraziz eta egiaztagirien kopia erkatua erantsiz: provisiondepuestos@seg.euskadi.eus

Oinarri honen 1. apartatuan ezartzen diren epeetatik kanpo aurkezten den eskabide edo dokumentazio oro ez da kontuan hartuko prozedura honetan.

5.– Eskaintzen diren lanpostuak betetzeko eskatzen diren espezialitate-ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eman beharko ditu, edo, bestela, Akademiak baliozkotu beharko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Lanpostuak izendapen askez behin betiko betetzeko prozedura.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko erregelamendua onesten duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, norbait izendatzeko, hornituko den lanpostua atxikita dagoen administrazio-unitatearen edo organoaren titularrak aldez aurretik txostena eman beharko du.

Txosten horretan, prozeduran onartutakoen artean egokitasun-proposamena egingo da, deialdi honetan aipatzen diren lanpostuak gordetzen diren kategoriako lanbide-gaitasunei dagokienez (Gurenet atarian argitaratuko dira), edo deialdia eman gabe uztea proposatuko da.

2.– Egokitasun-txostena ematerakoan, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan gutxienez: izangaiak prozeduran parte hartzeko betekizunak betetzea, lortu nahi den postuaren betekizunak betetzea, kategoria-igoeren eta lanpostuetako jardueren historiala, izandako azken destinoa eta konfiantzaren osagaia.

3.– Egokitasun-txostenak egiteko epea Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuan dago aurreikusita, eta, zehazki, dekretu horren 23. artikuluan.

Bosgarrena.– Lanpostuak behin betiko betetzeko prozedura ebaztea.

1.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez adjudikatuko dira izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko bete beharreko lanpostuak. Ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie adjudikaziodunei, eta prozedura honetan ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

2.– Adjudikazio-ebazpena arrazoitu egingo da, hautatutako izangaiak deialdian eskatutako betekizunak eta gainerako zehaztapenak betetzen dituen eta adjudikazioa egiteko eskumena aipatuz. Nolanahi ere, beharrezko prozedura betetzea izango da ebazpenaren funtsa.

3.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenak zehaztuko du behin betiko atxikipenen ondorio-data.

4.– Behin betiko adjudikazioak borondatezkoak dira, eta ez dute lantokiz aldatzeagatik kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik sortuko.

Seigarrena.– Izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzen den lanpostua uztea.

1.– Izendapen askeko sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen behin betiko adjudikaziodun suertatzen diren funtzionarioak nahierara kendu ahalko dira lanpostu horietatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 103.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2.– Izendapen askeko lanpostutik kendutako langileak behin-behinean atxikiko dira beste lanpostu batera kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Deialdia ebazteko epea.

1.– Deialdi hau ebazteko epea luzatu egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.


Azterketa dokumentala